Notre Démarche // Gure Ibilbidea

Gure ibilbidea : Herriarentzat dugun axola, eta partekatzen genituen ideiak gaituzte eraman joan den urteko martxotik, herriaren etorkozunaz gogoetatzera, talde xume batean lehenbizik eta berehala taldea zabalduz Itsasuko gogoeta taldea kolektiboan. Zonbait biltzar iragan eta,iritziak trukaturik, gure arangurak 5 lemapean agertu ziren. Gai hauek, gehiengo batekin partekatzeko gisan, biltzar publiko ziklo baten bidez plazaratzea deliberatu ginuen : Ingurumena (urriaren 7an Sanokin) Herria, Euskal Herria eta herritarrei hitza (urriaren 21an Sanokin) Lurra eta etxe bizitza (abenduaren 04an Sanokin ) Euskara (abenduaren 18an Sanokin) Ekonomia eta soziala (hau ahatik ez zen gauzatu azkenean) Biltzar publikoen bilduma : Gure biltzar publiko zikloa azken honekin bururatzen da eta gure gogoeta taldean bilan arras baikorra egiten dugu : Biltzar/eztabaida publiko hauekin, helburu ainitza ginuen, hala nola: *gehiengo batekin gure gogoetak trukatzea * bozka hauekin, jokoan zer izaten ahal den, agertaraztea * gauzak ez direla hain gakatuak eta nahikeriarekin gauzak beti aldatu edo mugiarazi daitezkela, erakustea * bertze tokietan egin izan diren etsenpluak erakustea * azkenik programa eta proiektu bat obratzeko proposamenak eta informazioneak biltzea Helburu horiek gure ustez nagusiki bete dira ; biltzarrak aberasgarri eta arrakastatsu izan bait dira guziak (230 jende pasa orotara!) Abendu geroztik biltzar parrasta bat egin ditugu gure iritziak ausnartzeko eta gure proiektua lantzeko. Honetan, hautatu ginituen 5 gaien inguruan gure irakurketa eta proposamenak agertuko ditugu. Biltzar guziak, gure desmartxa partekatzen duen edozoini, eta ekarpenak egin nahi duenari idekiak dira.

 

 

Notre démarche : L’intérêt que nous portons pour Itsasu, et les idées générales que nous partagions nous ont conduit, dès mars 2013, à réfléchir sur l’avenir de notre village, au sein d’une petite équipe d’abord, puis rapidement en élargissant le groupe au sein du collectif itsasuko gogoeta taldea. Suite à quelques réunions, au cours desquels nous avons confronté et échangé nos points de vue, nous avons décidé de préparer un cycle de réunions publiques autour de 5 thèmatiques, résultant de nos préoccupations partagées dans notre vision du village : Enjeux environnementaux et transition écologique (07octobre salle Sanoki) Gestion communale Pays Basque et démocratie participative (21 octobre salle Sanoki) Urbanisme, foncier, logement (04 décembre salle Sanoki) Euskara (18 décembre salle sanoki) Economie et social (cette réunion publique n’a pas pu se faire) Les objectifs de ces débats publics étaient multiples ; partager nos préoccupations et nos réflexions avec le plus grand nombre, mettre en lumière les enjeux de ces élections, démontrer que tout n’est pas figé, que des alternatives ou des solutions existent, montrer des exemples concrets réalisés ailleurs, et enfin de recueillir des informations et des pistes pour élaborer noter projet. Ces réunions/débats ont été extrêmement enrichissants en ce qui nous concerne, et quelques 230 personnes s’y sont rendues, Depuis décembre nous avons mis en place un cycle de réunions afin de confronter nos points de vues et de travailler concrètement sur notre projet dans lequel nous livrerons notre analyse et exposerons nos propositions et engagement concernant les 5 thématiques sur lesquels nous avons travaillé Nos réunions sont ouvertes à quiconque se retrouve dans cette démarche et/ou veut y apporter sa contribution.