BALAKI

ITSASU

HERRIA BAI

2014 www.itsasuherriabai.com

Itsasun 2014ko azaroaren 14an

Auzapez jauna,

Kontseilari jaun-andereak

Negoziaketa batzuk hasi dira auzapeza, axuranta zonbait eta NEYS jaunaren artean Balaki trinketaren eskuratzearen inguruan.

Dolu dugu desmartxa hauetaz, behin burututa baizik ez girela jakinean izan. Izan ere, herriko kontseiluan eztabaidatuak izan ez diren desmartxak izan dira, nahiz eta gure ustez, merexiko zuketen eztabaida bat, jakinez herriari ehunka mila euroko finantzamendua galdeginen diola.

Ezin dugu onartu herriarentzat hain garrantzitsua den proiektu bat gutti batzuen sekretupean tratatua izan dadin. Gisa hortako iniziatiba batek kontseilari guziak engaiatzen baititu eta hauez gain baita itsasuarren osotasuna ere.

Berebiziko garrantzia duela iduritzen zaigu, proiektu horren inguruko bilkura publiko bat antolatua izaiteak, herritarrei proiektua azaldu, ze gastu ukanen duen mahain-gaineratu eta horien iritzia eskuratzeko.

Gaurko negoziazioetan Philippe NEYS-ek trinketa 400.000 eurotan salduko zukeela proposatu du, jakinez, 230.000 euro inguruko balioa estimatu zaiola.

Jabearen proposamen hau ezin da onartu.

Txosten huntan eta gutariko bakotxak egoeraren berri ukan dezan, jakin beharrekoa :

  • Trinketa amientazko zimentaz estalia dela

  • Ondorioz, desamientzatzeko lanak egin eta estalkia ordezkatzeko lanak eginarazi beharko direla

  • Horrez gain, konponketa lan andana bat egin beharko direla : hargintza, zurgintza, rabalamendu-lanak…

  • Normetara eraldatzea beharrezkoa izanen dela : elbarrituentzat egokitzapenak egin…

Beharrezkoa da beraz, edozoin erabaki hartu aitzin debisa batzuk eginak izan daitezen, operazio bakotxaren egiazko kostuaz informatzeko.

Galdegiten dizugu beraz, Balakiko proiektu hau heldu den Herriko Kontseiluan tratatua izan dadin, eta hau 2014 urte bukaera aitzin.

Bernadette BORTHURY – Philippe LASCARAY ITSASU HERRIA BAIko hautetsiak


Articles récents
No tags yet.
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic