2015.10.11 BAZKARIA-KANTALDIA

Itsasu herrai bai-ren izenean

Hasteko, milesker, milesker Itsasu herria bai eta Lurra ta etxebizitzaren sustenguz kantaldi huntara jinik, milesker oilo itxurako hegazti batzuen eta landare elorritsu berde batzuen arteko errugbi matxa utzirik…

Aspalditik ari gira herri huntan gogoeta eta proposamen alternatibo abertzaleak indartu daitezen. Bozkak kondatzeko molde berria dela eta, gure arteko bi kontseiluan sartu dira, lan pizua egiazki. Horregatik sortu dugu IHB elkartea, gure bi lagunak ez bakarrik uzteko eta baita beraiek lagundu, sustengatu … eta kontrolatzeko !

Hautetsia izaitea ez da berez helburu bat (zenbait ikusiz galdera pausatzea zilegia den arren) bainan hautetsi izanez zenbait zerraila idekitzen hasiak gira, partikulazki erabaki munizipalen inguruan sortu den informazionearen eta iluntasunarena.

Lehen-lehenik, lur salmenta operazioetan, herriko etxeak zonbait operazio imobiliarioetan duen esku hartzea argirat emaiten lagundu digu, jakinez operazio horien lehen ondorioa dela gure inguramenaren suntsitzea eta laborantxa lurren desegitea. Eta hori egiazko aterabiderik eman gabe etxebizitza beharrei eta eremuaren erabilpenari, pentsatzen baitugu laborantxa dela Itsasuko eremuak beharko lukeen lehen aktibitatea.

Badakigu lur saldua lur galdua dela. Aspaldidanik, eraikuntzen proiektuen aurkako borroka etengabea eraman dugu, egia da, gelditzea lortu gabe… bainan zertan ginateke ezer egin ez baginu ?

Lurraren gainean jauzi egiten dute, bihar guk lotan utzi nahi dugun urre poxiaren gainean beste batzuk jauzi egin nahi duten bezala. Harrapari horiek, balia dezagun hitz hori, gure lurraz eta beste populu batzuen lurraz gose dira salmentako balore bat bezala bakarrik. Guk elikadura aberastasun, ingurugiro aberastasun, eta kultura aberastasun ikusten dugun lekuan, beraiek aberastasun ekonomikoa bakarrik ikusten dute… eta haien mutil hoberenak gure herrikideak dira.

Ez die inporta beren burasoen edo arbasoen lurrak izaitea, saltzeko prest dira… Beren adimena ez da indiano basa harenera iristen, hark ulertu baitzuen, eta erraitera ausartu “ azken arbola moztuko dutelarik, azken erreka kutsatuko eta azken arraina harrapatuko, orduan ohartuko dira dirua ez dela jaten ».

Betoner eta garabien amaigabeko haundi-nahiak gelditzen saiatzen gira, gu guztien eta bakotxaren ekarpenak bere interes pertsonalerako xahutu nahi dituzten proiektuak (Balakirena eman dezagun) gelditzen saiatzen gira. Herri hunentzat bere nortasuna eta askatasuna zaintzen saiatzen gira…

Ahal bezanbat herrikide gure gogoeta eta ekintzetan inplikatzeko indarrak egiten ditugu. Zaila da, denbora galdegiten du, batzutan etsigarria ere bada… hain gutti izanik… bainan beharrik badiren hau bezalako egunak… eta zuek bezalako jendeak… Milesker.


Articles récents
No tags yet.
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic