HARREMANAK INDARTZEN

Korrika kari, Itsasutik elkarteak (Itsasuarrak – Xapata – Idekia - Les Vieux Machins – Indianoak – Haize Hegoa – Itsasu Herria Bai eta Itsasu herriaz osatua) Etxauribarreko gure auzo nafartarreri harrera egin die. Izan ere, Etxauri udalak Korrika kilometro bat erosi zuen Itsasun, euskal herrien arteko hurbilketa nahikeria erakutsiz. Kilometro hori partekatu dute Itsasuko Herriko Etxearekin eta Haize Hegoa eta Itsasu Herria Bai elkarteekin. Itsasutik elkarteak antolatu zuen denen artean partekatu bazkari bat Sanokin, bakotxak janaria ekarriz, eta elkarteak edari, ogi eta taloak hornituz, plantxak « les vieux machins »ek, musika... Nafartarrak anitz ziren (70 bat) eta bazkari denboran trukaketak anitzak izan dira iparralde eta hegoaldekoen artean... Loturak indartzen dira eta elkarrekin egin ekintza asmoak gehiagotzen dira (gerezi ondo hazkuntza, eztigintza, eskolen arteko loturak, euskara, bestak, musika...), Itsasutik elkarteak finkatu duen helburua hau da. Bazkalondoan Korrikan parte hartu dugu, Itsasun ehunka jende bildu duen gertakaria, argi utziz zein heinetaraino gure biztanleak euskarari eta honen garapenari lotuak zaizkien. Azken basoa, azken kafea edanik, biltzeko esku kolpea emanik gure hegoaldeko lagunak sartu dira. Ez dezagula ahantz laster berriz ikusiko ditugula, aurten herriak errezebituko baititu besten denboran. Puntu ahul bakarra, bakarrik Itsasu Herria Baieko hautetsiek zutela herria ordezkatzen, soilik lehen axuanta barkatu zelarik. Dolu dugu Jaun Auzapezak ez duela Etxauriko Alkatea agurtzera etortzeko politezia eta jendetasuna ukan. Iduritzen zaigu hautetsi anitzi berdin zaiela gure eta Etxauribarreko herrien arteko hurbilketa. Domaia da !


Articles récents
No tags yet.
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic