Nor giren / Qui nous sommes

Herri honentzat eta orokorrago Euskal Herriarentzat axola berezia dugun Itsasuko abertzale herritar talde bat gira. Itsasu frango ontsa ezagutzen dugu, alor eta neurri esberdinetan, elkarte ala ekimen ainitzetan inplikatu baigira beti gure herrian. Herriaren oreka, izpiritua, baserritar bizitza, giza harremana, nortasun kulturala eta tradizioak, zaintzea xede dugu, partekatze, elkartasun eta sozial zuzentasun izpirituan. Gizakia gure egintzaren abiapundua izan behar da. Halaber, elgarbizitzari eta guzien interesen aldekoari lehentasuna eman behar diogula pensatzen dugu, bereziki perspektiba sozio-ekonomikoari begira. Ez bagaude erne, perspektiba honek sozial, kultur ala lur eta etxe bizitza mailan, aldaketa haundiak ekarriko dauzkigu. Gure ideiei eta proiektuari atxikia izanik eta ausardiaz beterik, gauzak mugi ezinak direla eta aterabiderik gabeko politikari, uko egin nahi diogu. Hitza hitz, ez da gutti euskaldunentzat, engaiamenduko marka, gako bat gure bizimoldean. Partekatzeko edo tratu egiteko izan dadin, hitzaren balioari kasu eta sentsu handia emaiten diogu preseski bozka garai hauetan. Gure izpirituan eta proiektuan, hitzeman eta hitza eman nahi diegu herritar guziei. Herriko boza hauetan parte hartuz, gure engaiamenduak, Itsasuarren, herriko interes orokorraren eta gure proiektuaren zerbitzuko ezarriko ditugu. Gure proiektua, lan kolektiboa da. Udazkenean antolatu genituen biltzar publikoetarik abiatuz gure gogoeta taldearen eztabaidetan barnatu dugu. Ondoko kapituluetan lan horren emaitza osoa proposatzen dautzuegu.

 

Nous sommes un groupe d’itsasuar abertzale animé par un réel intérêt à l’égard de notre village, et plus globalement du pays basque, soucieux de son évolution sociale, culturelle, et identitaire. Nous connaissons bien notre village, nous y sommes d’ailleurs, à des degrés et dans des domaines différents, impliqués au sein d’associations et de dynamiques locales diverses. Nous souhaitons préserver son harmonie, son esprit, sa ruralité, sa convivialité, son identité culturelle et ses traditions dans un esprit de partage, de solidarité et de justice sociale. Nous pensons que l’humain doit être au coeur de nos actions. Le bien-être, le vivre-ensemble et l’intérêt général doivent primés sur les projets d’éclats, ou de constructions à tout va, dans un contexte socio-économique où nous encourons des bouleversements importants en matière culturelle, sociale et d’urbanisme si nous n’y sommes pas vigilants. Déterminés dans nos idées et notre projet, nous voulons en finir avec une politique résignée et complaisante et les idées reçues selon lesquelles il ne serait pas possible de faire autrement. Hitza (Hitza hitz), n’est pas anodin, n’est pas un vain mot au pays basque, c’est un code de vie. La valeur de la parole qu’on donne tant pour partager que pour sceller un accord revêt une importance et une signification particulière a fortiori en cette période d’élection. Dans notre esprit, dans notre projet, cette parole, nous voulons donc la donner à tous et la partager avec tous. En prenant part à ces élections c’est notre ferme volonté et notre engagement qui seront au service des itsasuar, de l’intérêt général du village et du projet de politique municipale que nous proposons. Dans les points suivants, nous développons le programme issu des débats de notre groupe de réflexion et des réunions publiques que nous avons organisés cet automne.